2012/03/28



JOGUR BIZKOTXOA
 OSAGAIAK:
           Jogur natural 1
  • 2 jogurrontzi azukre
  • Jogurrontzi 1 olio
  • 3 arrautza
  • Royal sobre 1
  • Jogurrontzi 1 maizena
  • 2 Jogurrontzi irin
 NOLA EGIN
 Ontzi batera bota jogurra, azukrea, olioa eta arrautzak, eta irabiagailuarekin nahastu. Gero Royal-a nahastu. Azkenik, Maizena eta irina pixkanaka bota eta nahastu ondo irabiagailuarekin.

Bukatzeko, aldez aurretik 180º tan berotutako labean sartu, eta 30 minutuz eduki.

On egin!


2012/03/09

ZORIONAK IBAI !!!

Gaur, martxoak 9nire urtebetetzea da.7urte bete ditut eta gelan ospatuko dugu arratsaldean  
IBAI

2012/03/07

ZORIONAK IÑAKI !!!

Larunbatean, martxoak3, Iñakiren urtebetetzea izan zen eta gaur gelan ospatu dugu.

ZORIONAK IÑAKI!!!

2012/03/06

LASTER UDABERRIA

Jarri dugu hiazintoaren erreboila hiazintontzi batean eta ura bota dugu. Egun batzuk pasa ondoren.... HAU SORPRESA!!!