2014/06/17

KIROL-EGUNA

Kaixo irakurle!

Kirol egunean oso ondo pasatu genuen. Horren arrazoia hainbat herri kiroletan parte hartzea izan zen: lokotsak, igela, harri jasotzea... Hori egin eta gero patioan gelditu ginen elkarrekin egindako errekorrak konparatzeko. Amaitzeko Estherren bizkotxoa jan genuen.

Ikaragarria izan zen, hurrengo urtean errepikatu egin nahi dugu!









OPERA-TXIKI

Irakurle agurgarria:

Aurtengo ikasturtean Opera-txiki sailaren barruan dagoen "Bremengo musikariak" ikuskizuna ikustera joan ginen Arriagara. Egun hartan opera entzun genuen eta oso dibertigarria izan zen. Arriagara sartu aurretik, garaiz iritsi ginenez, parkean jolasteko beta izan genuen.
Benetan dibertigarria izan zen!